Xaboi biodegradagarria salgai izango da ostiraletik aurrera Soreasuko Elkargunean

Elkar-ekin taldetik egitasmoa berri bat martxan jarriko dugu datorren ostiralean. Soreasuko Elkargunean xaboi biodegradagarria saltzeari ekingo diote, eta Elkargunearen ohiko ordutegian (ostiral arratsaldeetan eta larunbat goizetan) eskuratzeko aukera izango da xaboia.\ \ Ohikoa baino askoz ekologikoagoa den xaboia litrotan salduko dute Elkargunean, eta eskuratu nahi duenak plastikozko potea ekarri beharko da. Batetik gutxiago kutsatzen duen xaboia zabaltzea da helburua, eta bestea plastikoa gutxiago kontsumitzea. Lau xaboi mota izango dira hasiera batean:\ \ Lurra garbitzekoa: 1.30 euro litroa\ Arropa garbitzekoa: 2,20 euro litroa\ Leungarria: 1,40 euro litroa\ Ontziak garbitzeko erabilgarria: 1,60 euro litroa\ \ Elkar-ekinek xaboi hori probatzera gonbidatu nahi ditu herritarrak. Ingurumenaren defentsa eta zero zabor filosofia Elkar-ekinen oinarrizko balioak izaki, beharrezkoa ikusten dugu diskurtsoetatik praktika zehatzetara urratsak ematea. Aldaketa txikiekin bestelako herri baten alde eragiten jarraitzea da gure nahia aurrerantzean ere.\ \ Gogotsu hasi dugu ikasturtea, eta ekimen berriak prestatzen hasiak gara udazkenari begira. Elkar-ekineko bilerak erabat irekiak daude herritar guztiei. Ostegunero biltzen gara 19:00etan Soreasuko Elkargunean, eta interesa duen oro inola konpromisorik gabe hurbildu daiteke taldea ezagutzera.