Guk argi dugu: ezetzari baietzarekin erantzungo diogu, herria egiten jarraituko dugu. Hemen eta orain. Azpeitiarrok Otegiren inhabilitazioa salatu, eta asteleheneko ekitaldirako deia egin dugu. 18:30ean, plazan, Arnaldo Otegi eta Maddalen Iriarte izango ditugu lagun. Herritar guztiok zaudete gonbidatuta datorren asteko hitzordu handira. Bertan ikusiko dugu elkar.