Bi urteko espetxe zigorra eskatzen diote azpeitiar bati

Erabiltzailearen aurpegia Orkatz Kultur Elkartea 2016ko ira. 8a, 19:52
2014. urteko martxoaren 19an sei ikasle, tartean azpeitiar bat, atxilotuak izan ziren Gasteizko EHUko canpusean egin zen elkarretaratze batean. \ \ Euskal preso politikoek unibertsitatean ikasteko duten eskubidea aldarrikatzeko antolatu zen elkarretaratzea, eta ondoren atxilotuko zituzten sei gazteak elkarretaratzean parte hartzen ari ziren beste ikasle askorekin batera. Ikasle batzuk mural bat margotzen hasi zirela eta, kanpuseko segurtasun indarrek, kalez jantzitako ertzainek lagunduta, gazteetako bat bortxaz atxilotu zuten. Hau ikusita ikasleek errepidean eserialdia egitea erabaki zuten. Ertzainek atxilotua kotxera eramaten hasi eta ikasleak atxilotuari babesa adierazten hastean, ertzainen furgoneta bat eta zazpi auto agertu eta ikasleen aurka gogor oldartu ziren. \ \ Kargak dozenaka zauritu eragiteaz gain, berau baliatuz beste bost ikasle atxilotu zituzten ertzainek. Hauetako bat mugikorrarekin karga grabatzen hasi zelako. Ertzainen irain sexistak entzun behar izan zituzten ondoren gazteak askatzeko eskatzen hasi ziren ikasleek. Karga poliziala justifikaziorik gabea izan zen.\ \ Hau gutxi ez, eta atxilotutako ikasleei zigor gogorrak eskatzen dizkie fiskalak orain. Guztientzako zigor ekonomikoez gain, bati hiru urte eta sei hilabeteko espetxe zigorra, eta beste bost gazteei bina urteko espetxe zigorrak eskatzen dizkie, tartean, Onintza Valverde azpeitiarrari. Irailaren 14an, datorren asteazkenean, goizeko 9:30ean izango da epaiketa Gasteizko lurralde epaitegian. \ \ Gaur hemen eremu ezberdinetako azpeitiarrak bildu gara, Onintza eta gainontzeko ikasle epaituei elkartasuna adierazi, muntaia poliziala salatu eta euskal presoen eskubideen aldeko ekimenek duten zilegitasuna azpimarratzeko.\ \ Asteazkenean kontzentrazioa\ \ Euskal herritarren eskubide zibil eta politikoak bermatzeko, elkartasunetik konpromisora igaro eta herritar guztiok gure hondar aletxoa jarri behar dugula uste dugulako, irailaren 14an, arratsaldeko 19:00etan plazan burutuko den elkarretaratzean parte hartzera deitu nahi ditugu azpeitiar guztiak. \