Julen Estebanentzat, Izarraitz Igeri Elkarteko zozketaren saria

Erabiltzailearen aurpegia Izarraitz Igeri Elkartea 2016ko ira. 7a, 17:14
Uztailaren 20ko entrenamenduen amaieran egindako zozketan zenbaki hau izan zen saritua: 1.979. Zenbaki sarituaren jabea ere agertu da: Julen Esteban, taldeko masterra.\ \ Gaur, asteazkena, jaso du saria Julenek Halcon Bidaiak-en bulegoan; Kanariar Uharteetara bi lagunentzako astebeteko bidaia irabazi du, eta Maite Lazkano Azpeitiko Halcon Bidaiakeko arduradunaren eskutik jaso du saria.\ \ Zorionak Julen eta mila esker zozketan parte hartu duzuen guztioi.