Elkar-ekinek ostegun honetan egingo du ...

Elkar-ekinek ostegun honetan egingo du ikasturteko lehen bilkura Soreasuko Elkargunean \ \ Abuztuko deskantsuaren ondoren orain arteko lanekin jarraitu eta egitasmo berriak abian jartzeko gogoz gabiltza Elkar-ekineko kideok. \ \ Batetik, Soreasuko Elkargunean lanean jarraituko dugu, bigarren eskuko denda, arropa bankua, baserritarren txokoa eta artisauen denda izango direlarik bertan. Baina irailaren 16tik aurrera xaboi biodegradagarria saltzeari ere ekingo diogu. Laster izango dituzue honen inguruko zehaztasun guztiak. \ \ Bestetik, kalera begira ere lanean jarraitzea da gure asmoa. Eta ikasturte honetan ere hitzaldiak, ikastaroak, mobilizazioak, kultur emanaldiak, elkartasun ekimenak, azokak eta bestelako antolatzen jarraitu nahiko genuke. \ \ Hain beharrezkoa den aldaketa sozialean Azpeititik bertatik eragiteko helburuz jaio zen Elkar-ekin. Xede honekin bat egiten duen herritar oro gonbidatua dago taldean parte hartzera. Giro ona aurkituko du hurbiltzen denak. Nahi duena lasai asko hurbildu daiteke, bai bilkuretan parte hartzera, bai edozein zalantza galdetzera ere. \ \ Ikasturte honetako lehen bilkura ostegun honetan egingo dugu, arratsaldeko 19:00etan Soreasuko Elkargunean bertan.