Emaitza onak Paseo Berriko igerialdian

Erabiltzailearen aurpegia Izarraitz Igeri Elkartea 2016ko abu. 17a, 10:04
Andra Mari egunean, Izarraitz Igeri Elkarteko hamabi igerilarik Donostiako XLVIII. Paseo Berriko Igerialdian hartu zuten parte.\ \ Lehendabizi, 11:00etan, infantil mailako 49 igerilari irten ziren Nautikoko eskailera paretik, 650 metroko luzera zuen igerialdia egiteko. Gure taldetik, bost igerilarik hartu zuten parte. Guztiek igerialdi txukuna burutu zuten eta Maialen Sudupe azkoitiarra izan zen garaile nesken artean.\ \ Bakoitzaren postuak honako hauek izan ziren; Maialen Sudupek 1. postua, Uxue Etxeberriak 9. postua, Ilazki Odriozolak 22. postua, Intza Odriozolak 24. postua eta Alazne Sudupek 26. postua\ \ Helduek, Zurriolako hondartzan hasi eta Kontxako hondartzaraino egin zuten igeri. Atzo, azken bi urteetan ez bezala, itsasoak ohiko ibilbidea egitea ahalbidetu zuen, denon gozamenerako.\ \ Guztira ia 500 parte hartzaile izan ziren; hauetatik, Izarraitz Igeri Elkarteko zazpi igerilari.\ \ Helduen artean, Leire Ceciagak, (master mailan) lortu zuen podiumera igotzea. Hona hemen gure absolutuen postuak: Leire Ceciaga 56. postuan eta 2. master mailan, Rafa Zubeldia 16. postuan eta 6. master mailan, Iñaki Etxeberria 51. postuan eta 7. master 2 mailan, Iker Paredes 203. postuan eta 56. master mailan, Koldo Larrañaga 269. postuan eta 17. beterano mailan, Nagore Alberdi 270. postuan eta 10. master mailan, Alaitz Olazabal 271. eta 11. master mailan eta Edu Sudupe 394. postuan eta 116. master mailan.\ \ Zorionak eta segi horrela!