Iraurgi Berritzenek eta Zestoako Udalak lankidetza akordioa sinatu dute

Erabiltzailearen aurpegia Iraurgi Berritzen 2016ko uzt. 12a, 12:07
Iraurgi Berritzen, Azkoitia eta Azpetiako Udalen Garapen eta Berrikuntza Agentziak, eta Zestoako Udalak lankidetzan aritzeko akordioa adostu dute. Akordio horren aurkezpena egin zuten Zestoako udalean eta bertan izan ziren, Azkoiti, Azpeiti eta Zestoa, hiru herrietako Udal ordezkariak.\ \ Iraurgi Lantzen Garapen Agentzia eta Zestoako Udalaren arteko hartu-emanak aspaldikoak dira, Zestoako Udalak Garapen Agentziaren hainbat ekimenetan parte hartu izan baitu lehenagotik ere, adibidez turismoaren alorrean. Legealdi honen hasieran, garapen agentziaren beste arlo batzuetan ere parte hartzeko interesa agertu zuen Zestoako Udalak eta horretarako zein aukera zeuden aztertzeari ekin zitzaion. Zestoako Udalak, elkarlanerako eskaera formala egin ondoren (2016/05/31ean), Iraurgi Lantzeneko Administrazio Kontseiluak, 2016ko ekainaren 7an egindako bilkuran, lankidetzarako eskaerari baiezkoa emateko erabakia, aho batez hartu zuen. Iraurgi Lantzen S.A.ko Administrazio Kontseiluaren bileretan, Zestoako 2 udal ordezkarik parte hartuko dute, alderdi politiko bakoitzetik ordezkari batek.\ \ Eskualdea indartzen du akordio honek\ \ Eneko Etxeberria Azpeitiko alkatearen esanetan, eskualdeko herri ahalik eta gehienen arteko akordioak garrantzitsuak dira. Urola Kostaldetik etorrita, Urola Erdiak duen sarrerako herria Zestoa izanda, Zestoa eta eskualdeko beste herrien arteko elkarlanak berebiziko garrantzia du.\ \ Hurrengo pauso bezala, Zestoako eragileei aukezpen bilera sektorialak egingo dira. lehena uztailaren 15ean izango da, 12:00etan, enpresetako eragile eta ordezkariei zuzendua; bigarrena, uztailaren 22an, 13:00an, turismo eta merkataritza eragileei zuzendua; eta hirugarrena, irailean egingo da, enpleguaren arlokoa, herritar guztiei eta bereziki langabezia egoeran daudenei zuzendua.