Igande honetan jokatuko du Azpeitiak ...

Erabiltzailearen aurpegia Ilunpe Pilota Elkartea 2016ko eka. 28a, 10:11
Datorren igandean, ekainak jokatuko du Azpeitiak Gipuzkoako Herriarteko esku pilota txapelketako finala Astigarragaren aurka. Donostiako Atano III.a pilotalekuan izango partida, 10:30ean hasita. Astigarragak final erdietan Azkoitiari irabazita heldu da finalera. Azpeitiak, bere aldetik, Hernani kanporatu zuen azken kanporaketan. \ \ Bi finalistek pasa den urtean final aurrekotan egin zuten topo eta kanporaketa estua izan zen. Orduan, Azpeitiarrek finalera pasatzea lortu eta txapela bereganatu zuten. Aurten ere lehia estua espero da sari bikoitza eskuratzeko. Izan ere, irabazleak Gipuzkoako txapela eskuratzeaz gain, Euskal Herriko Herriarteko txapelketa jokatzeko txartela lortuko du. \ \ Igandeko zitarako sarrerak ostegunetik aurrera eskuratu ahal izango dira Frontoi-Txikin. Ostegun eta ostiralean 18:00tatik 20:00tara eta larunbat goizean 10:00etatik 12:00tara Ilunpe Elkarteko bulegoan erosi ahal izango dira. Gainera, Donostiara joateko doako autobusean ere izena eman ahal izango da ordutegi berean. Autobusak anbulategi aurretik aterako dira igande goizez 9:00tan eta beharrezkoa da aurrez izena ematea. Finaleko egunean ere izango da sarrerak eskuratzeko aukera Atano III.a pilotalekuko takiletan. \ \ Finaleko protagonistek Donostiako pilotalekuarekin lehen kontaktua asteazkenean izango dute, pilota aukeraketa eta entrenamendua egingo baitute arratsaldeko 18:00tan. \