'Iraunkorra ote da gure eredu sozioekonomikoa?' hitzaldia izango da ostegunean

Iraunkorra ote da gure eredu sozioekonomikoa? Iker Etxano ekonomialaria eta EHUko irakaslea galdera horri erantzuna ematen saiatuko da ostegunean, hilak 16, 19:00etan Sindikatu Zaharrean emango duen hitzaldian. Ingurumena Herritik ekimenaren baitan antolaturiko solasaldia da ostegunerako prestatutakoa, zapatuan izango den azokari begirako gogoeta, hain zuzen ere. \ \ Hitzaldiaren amaieran gogoeta, kritika eta galderak egiteko tartea izango da.