Juan Mari Ibarzabalek irabazi du maiatzeko 12x12 argazki lehiaketa

Juan Mari Ibarzabal da maiatzeko 12x12 barne argazki lehiaketako irabazlea. Maiatzeko gaia 'mugimendua' izan zen, eta aurkeztutako argazkietan ondo ikusi da Azpeitiko Argazki elkarteko kideek mugimendua ederki 'harrapatzen' dutela.\ \ Argazki guztiak ikusi eta bozkatu ondoren, hauek izan ziren lehen hiru postuetan gelditu diren argazkilariak: Lehen postuan gelditu zen Juan Mari Ibarzabal, bigarrengoan Gorka Arregi eta hirugarrengoan Valen Garcia.\ \ Hiru argazkiak Azpeitiko Argazki Elkartearen webgunean ikus daitezke, honako loturan:\ http://azpeitikoargazkielkartea.com/eu/argazkiak/argazkiak-maiatza-mugimendua