Enpresa partaidetza esperientziak Urola Erdian sustatzen

Erabiltzailearen aurpegia Iraurgi Berritzen 2016ko mai. 23a, 10:30
Azken urteetan Urola Erdian nabarmena izan da krisi ekonomikoaren eragina, eta ondorioz, eragin negatiboak antzeman dira enpleguan, enpresa lehiakortasunean eta baita lan-gatazka zein gatazka sozialetan ere. \ \ Beste lan lerro batzuen artean, Gipuzkoako Foru Aldundiak finantzatutako Enprestuz proiektuaren baitan eta Dinamikak zein B+I Strategyrekin elkarlanean, Iraurgi Berritzenek Urola Erdiko enpresekin lanean dihardu enpresa partaidetzaren testuinguruan, egoera eta behar desberdinen ondorioz, bertan lanean ari diren langileen artean partehartze prozesuak sustatuz. \ \ Horregatik, datorren asteartean, maiatzak 24, Azkoitiko Intsausti Jauregian 15:00etatik 17:00etara izango den ekitaldian parte hartzeko gonbidapena luzatzen diegu enpresa guztiei, Iraurgi Berritzenen bitartez bultzatu diren eta Urola Erdiko enpresa txiki batzuk aurrera eraman dituzten hainbat parte-hartze prozesuetako esperientzi eta bizipenak zuzenean ezagutzeko helburuarekin. Horien artean daude, estareako, Berritek SL, Ekintza Lantegia SA, Kimu-Bat SLL, Tecnicur Curvados y Mecanizados SLL, eta Iraurgi Beritzenen berak landutakoak. \ \ Informazio gehiago edo izena emateko jvalverde@iraurgiberritzen.eus zein iabarisketa@iraurgiberritzen.eus helbideetan, edota 943-02 60 69 telefonora deituta. \