Azpeitiko hamalau igerilari lehiatuko dira Richard Oribe IX. Sarian

Zapatuan, maiatzaren 21ean, Izarraitz Igeri Elkarteko igeriketa egokituko, infantil eta junior mailako igerilariek Richard Oribe IX. Saria izango dute, Donostiako Paco Yoldi Udal Igerilekuan, 10:00etan hasita.\ \ Azpeititik, hamalau igerilari joango dira Donostiako lehiaketara eta honako hauek dira:\ \ Ander Idoeta (igeriketa egokitua), Jon Aizpuru (juniorra), Maialen Aizpuru (juniorra), Eva Astigarraga (juniorra), Aiora Beristain (juniorra), Jone Goenaga (infantila), Angela Ocio (infantila), Joanes Astigarraga (infantila), IƱaki Etxeberria (infantila), Asier Ganzarain (infantila), Maialen Sudupe (infantila), Maitane Goenaga (infantila), Iker Aizpuru (igeriketa egokitua) eta Lander Uria (igeriketa egokitua).\ \ Bestalde, Paco Yoldi igerilekuan ikusiko dugu bakoitzaren sasoi puntua. Udako txapelketak ari dira gerturatzen, izan ere, eta horiek dira igerilarien helburu nagusia.\ \ Zorte on guztioi!