Marka onak lortu dituzte azpeitiar igerilariek Gipuzkoako selekzioarekin

Okzitaniako Tarbe hirian izan dira Eva Astigarraga, Aiora Beristain, IƱaki Etxeberria, Joanes Astigarraga, Jone Goenaga, Maialen Sudupe eta Maitane Goenaga igerilariak asteburuan, Gipuzkoako selekzioarekin, nazioarteko 'Les 26eme Nautiques de Tarbes' txapelketan parte hartzen.\ \ Azpeititik joan ziren igerilariek oso emaitza onak lortu zituzten. Denboraldiko sasoi puntu onena ez izan arren, ia guztiek egin zituzten denborak oso onak izan dira. Hona hemen lorpen esanguratsuenak:\ \ - Udako Infantilen Espainiako Txapelketarako hiru gutxiengo berri: Jone Goenagak (50 libre) eta Maitane Goenagak (100 bular, 200 bular).\ \ - 12 marka pertsonal.\ \ - Klubeko zazpi errekor berri: Maialen Sudupe (14 urte: 50 bizkar eta 200 bizkar), Maitane Goenaga (14 urte: 50 bular eta 100 bular), Joanes Astigarraga (15 urte: 50 bizkar, 100 bizkar eta 200 bizkar).\ \ Zorionak eta segi lanean!\