Izarraitzeko zazpi igerilari Gipuzkoako Selekzioarekin

Izarraitz Igeri Elkarteko Eva Astigarraga (2000), Aiora Beristain (2000), Iñaki Etxeberria (2001), Joanes Astigarraga (2001), Jone Goenaga (2001), Maialen Sudupe (2002) eta Maitane Goenaga (2002) igerilariak aukeratu ditu Gipuzkoako Igeriketa Federazioak, maiatzaren 14 eta 15ean, Tarbesen (Frantzia) \"Les 26ème Nautiques de TARBES Coupe Sylvain NICOLAS\" sarian parte hartzeko. Paula Urrestilla (2002) ere aukeratuen zerrendan zen baina, lesio bat medio, ez da Tarbesen izango. Animo Paula, aukera gehiago izango dituzu.\ \ Proba ugaritan hartuko dute parte bi egunetan eta, ziur gaude, ilusioz eta gogotsu ordezkatuko dutela Gipuzkoako selekzioa.\ \ Zorionak eta zorte on!