'Izena eta izana ezbaian: gida praktikoa' dagoeneko salgai Emakumeen Txokoan

Erabiltzailearen aurpegia Emakumeen Txokoa 2016ko mai. 11a, 18:40
Euskal Herrian, askotarikoak izan dira pertsonen izenak bildu dituzten zerrendak. Izendegi ezberdinak egon dira, eta garai eta ideologia desberdinen arabera aldatuz eta tokian tokiko errealitatera egokituz joan dira.\ \ Orain, Emagin elkarteak eta Euskal Herriko Bilgune Feministak, elkarlanean, 'Izena eta izana ezbaian: gida praktikoa' sortu dute, pertsona izenek duten balio sinboliko eta eraikitzailearen garrantzia jendarteratzeko eta gogoeta pizteko.\ \ Gida praktiko hori dagoeneko eskuragarri dago Emakumeen Txokoan, 3 euroren truke.