Hazparneko ikasleen bisita jaso dute Urola ikastolako ikasleek

Uztarria.eus 2016ko api. 11a, 12:34
Joan den ostegunean, apirilak 7, Hazparneko ikasle talde baten bisita jaso zuten Urola Ikastolako DBH2ko ikasleek. Eguna batera pasatu zuten azpeitiarrek Hazparneko ikasleekin batera. Goizean elkarrekin jolasten ibili ziren Izarraitz pilotalekuan eta ondoren, egindako lan ezberdinen aurkezpenak egin zituzten. Eskoba txapelketa ere egin zuten eta eguraldiak lagundu ez zuenez, ikastetxeko jantokian bazkaldu zuten. Arratsaldean, Urolako ikasleen klase batean izan ziren Ipar Euskal Herriko ikasleak, azpeitiarren egunerokotasuna gehiago ezagutzeko asmoz. \ \ Azpeitia eta Hazparne senidetuta daude 80ko hamarkadaz geroztik.\ \ \