Gu ere errefuxiatu izan ginen

Erabiltzailearen aurpegia EH Bildu Azpeitia 2016ko mar. 16a, 10:36
Azpeitiko EH Bilduk bat egin nahi du datorren ostiralerako Elkar-ekin taldeak deitu duen deialdiarekin. Gerratik ihesi doazen errefuxiatuei gure elkartasuna adierazi nahi diegu milaka herritarren oinarrizko eskubideak jokoan dauden une hauten. Ezin dugu beste aldera begiratu, ezin dugu inor heriotzera kondenatu; laguntzeko aukerak errealak dira. Eta egiten ez badugu, gu ere lokatzezko zelai horietan edo itsasoan itoko gara. \ \ Umeak, gurasoak, aitona-amonak, edozein izanik euren kolore, hizkuntza nahiz erlijioa guztiak ere heriotza ziurretik ihesi datoz eta ezinbestean babestu behar ditugu. Erakundeetatik eta herritarren ekimenenen bidez. Zentzu horretan, bai Europa mailan, bai Euskal Herrian eta bai Azpeitian, antolatu diren nahiz antolatuko diren ekimenak gure babesa izango dute. \ \ Eta ordezkatuta gauden erakundeetan ere egin beharreko lana tinko egingo dugu. Europar Parlamentuko gure ordezkariak errefuxiatuen egoera bertatik bertara ezagutzeko aukera izan du, eta Parlamentuan bere esku dagoen guztia egiten ari da, beste hainbat alderdietako diputatuekin batera, giza eskubideak babesteko. \ \ Azpeitiko Udalean ere landu dugu gaia, Azpeitia errefuxiatuen babes gune izan dadila onartuz, eta errefuxiatuak gure herrian ere ongi etorriak izango direla publikoki adieraziz. \ \ Indarrak eta ekimenak biderkatzeko ordua da. Azken egunotan Mazedoniako mugatik iritsi zaizkigun albiste eta argazkiek argi adierazten dute. Guztiok beharko genuke izan bizitza duina izateko eskubidea, eta eskubide horren aurrean erosotasuna edo beldurra ez dira nahiko arrazoi bestaldera begiratzeko. Gu ere errefuxiatu izan ginen eta laguntza izan genuen. \ \ Ostiralean Sanjuandegin ikusiko dugu elkar.