Alebin eta benjamin igerilariak zapatuan, Azpeitian

Erabiltzailearen aurpegia Izarraitz Igeri Elkartea 2016ko mar. 15a, 09:29
Zapatu honetan Azpeitiko igerilekuan egingo dute igeri gure taldeko txikienak. Arratsalde polita izango delakoan eta gure igerilariak ikusteko aukera aproposa izango denez aldi berean, zuen animo eta txaloekin harmailetan izango zaretela espero dugu.\ \ Honako probak burutuko dituzte gure taldeko igerilariek:\ \ • 2007. urtean jaiotakoak 50 metro bular.\ • 2006. urtean jaiotakoak 100 metro bular.\ • Erreleboetan berriz, 2007. urtean jaiotakoak eta 2006. urtean jaiotakoak 6×25 metro tximeleta mixtoa\ • 2005. urtean jaiotakoak eta 2004. urteko mutilak 50 metro libre eta 200 metro bular. Erreleboetan berriz 4×50 metro bizkar.\ \ Gure alebinen kasuan (2004. urteko neskak) honako probak izango dituzte.\ \ • 400 metro estiloak.\ • 100 metro libre.\ • Erreleboetan 4×100 metro tximeleta.\ \ Entrenatzaileak ari dira parte hartuko duten igerilariei jakinarazten. Jardunaldia Izarraitz Igeri Elkarteak antolatu du, eta gure esker ona adierazi nahi diogu Azpeitiko Udalari. Bestalde, barkamena eskatu nahi diegu igerilekuaren erabiltzaileei, zapatu arratsaldean txapelketa dela eta sortuko ditugun eragozpenengatik.\ \ Zorte on guztiei!