'Periko, gazteekin hizketan' liburuaren aurkezpena izango da gaur

Erabiltzailearen aurpegia Ernai 2016ko mar. 16a, 10:13
Ernaik eta Elkar-ekinek antolatuta, \"Periko, gazteekin hizketan\" liburuaren aurkezpena izango da gaur, asteazkena, 19:00etan Udal liburutegian. \ \ Iazko ekainean hil zen Periko Solabarria, behartsuen aldeko militante nekaezina. Hil aurretik, baina, liburu bat idazten hasiak ziren hainbat gazte, Solabarriarekin izandako elkarrizketetatik abiatuta. Horrela, Periko Solabarriaren bizitza ardatz duen liburua osatu eta argitaratu dute. Gaur aurkeztuko dute liburua Azpeitiko liburutegian.