Azpeitiko sheriffa irabazle

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Argazki Elkartea 2016ko mar. 11a, 10:08
Hilero, 12x12 barne lehiaketa egiten du Azpeitiko Argazki Elkarteak. Otsailean erretratua izan zen gaia eta lehiaketako parte hartzea handia izan zen, besteetan baino handiagoa. Kalitate handiko argazkiak aurkeztu ziren gainera; gai aproposa izango zen antza. \ \ Argazki guztiak ikusi eta bozkatu ostean, lehen postuan sailkatu zen Valen Garcia. Bigarren gelditu zen Jorge Iglesias eta hirugarren, aldiz, Gorka Arregi. \ \ Valen Garciarena da erretratu irabazlea eta bertan sheriff azpeitiar bat ageri da. Erretratuaren atzealdean, aldiz, herriko udaltzaingoaren eraikina. \ \ Lehen hiru sailkatuen argazkiak Azpeitiko Argazki Elkartearen web orrian dituzue ikusgai:\ http://azpeitikoargazkielkartea.com/eu/12x12/635-argazkiak-erretratua-otsaila