Igeriketa Egokituko txapelketa izango da igandean Legazpin

Datorren igandean, martxoak 13, Igeriketa Egokituko V. Kirola Elkarrekin Txapelketa egingo da Legazpiko Bikuña Kiroldegian, 10:00etan hasita.\ \ Izarraitz Igeri Elkartetik Ander Idoeta, Iker Aizpuru eta Lande Uria izango dira bertan, Konporta K.E. ordezkatuz. Hirukoteak, proba hauetan hartuko dute parte:\ \ – Ander Idoeta: 100 metro libre eta 50 metro tximeleta.\ \ – Iker Aizpuru: 100 metro bular eta 50 metro libre.\ \ – Lander Uria: 100 metro libre eta 100 metro bizkar.\ \ Zorte on hirukote eta disfrutatu!