Errefuxiatuen egoera salatzeko ekimenak izango dira datozen asteetan

Erabiltzailearen aurpegia Elkar-ekin 2016ko mar. 8a, 09:43
Errefuxiatuen egoera salatu eta irtenbide duin bat emateko eskatuz, ekimenak izango dira martxoaren 17tik 21era bitartean, Azpeitian. Martxoaren 21ean Arrazakeriaren eta Xenofobiaren Aurkako Nazioarteko Eguna da eta horren harira prestatu dute egitaraua Elkar-ekinek eta herriko beste hainbat taldek elkarlanean, errefuxiatuen gaiari begira. \ \ Honakoak dira prestatutako ekimenak:\ \ - Martxoaren 17an, 'Denok gara Ali' filma eskainiko dugu, zine forumeko lagunekin elkarlanean. \ - Martxoaren 18an elkarretaratzea izango da Sanjuandegin.\ - Martxoaren 21ean, ipuin kontalaria izango da Udal Liburutegian.\ \ Datozen egunetan emango ditugu ekimenen zehaztasunak. Bestalde, herritarrei dei egin nahi diegu errefuxiatuen eskubideak defendatzera eta horien etorrerak sortu dituen hainbat jarrera xenofoboren aurrean ez isiltzera.