Enok, 'H28' aldizkarian

Enok Sudupe marrazkilaria eta Uztarriaren kolaboratzailea 'H28' aldizkarian ere hasi da kolaboratzen. Euskarazko aldizkari satirikoa da 'H28', hainbat marrazkilarik hartzen dute parte bertan, eta Interneten argitaratzen dute. 2014ko urtarrilean hasita, hileroko 28. egunean plazaratzen dute zenbaki berria.\ \ Enokek joan den urtarrilean eta hil honetan argitaratu ditu bere lanak 'H28'-n. Aldizkariaren webgunean daude orain arte argitaratutako aldizkari guztiak:\ http://www.h28.eus/

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide