Orkatzen daude salgai Gazte Danbadarako sarrerak

Erabiltzailearen aurpegia Ernai 2016ko ots. 24a, 18:02
Jada salgai daude Orkatzen martxoaren 25etik 28ra bitartean ospatuko den Gazte Danbada jaialdirako sarrerak. Aurtengoan Laudion izango da burujabetza helburu duen jaialdia, eta 100 kontzertu inguru eta dozenaka hitzaldi, mahai-inguru, tailer, antzerki ikuskizun... izango dira, besteak beste. Informazio guztia www.gaztedanbada16.info webgunean dago eskuragarri.\ \ Aurtengoan sorkuntza, elikadura burujabetza eta zaintzaren aldeko apustua egin da eta, besteak beste, eskualdeko produktuak izango dira nagusi jaialdian. Gainera, gazte eszena indartzeko helburuarekin, nahi beste talderi jaialdian jotzeko aukera eman zaio.\ \ Otsailaren 27a arte 30 euro balioko ditu hiru egunetarako sarrerak, eta 28tik aurrera, berriz, 36 euro. Beraz, azkar ibili! \ \ ESNA HARRAPA ZAITZALA!