'Feminismoa eta emakumeen mugimendua Afrikan' hitzaldia, asteazkenean Emakumeen Txokoan

Erabiltzailearen aurpegia Emakumeen Txokoa 2016ko ots. 22a, 09:35
'Feminismoa eta emakumeen mugimendua Afrikan' hitzaldia izango da asteazkenean, otsailak 24, Emakumeen Txokoan, 19:00etan hasita. Izenburu horrekin datorkigu munduko feminismoen inguruko hitzaldi zikloaren bigarren proposamena, Jeanne-Rolande Dacougna filologo senegaldarraren eskutik.\ \ Hitzaldian, feminismo beltzak eta postkolonialak teoria feministari eginiko aportazioak azalduko dizkigu Dacougnak, eta Afrikako feminismoaren eta emakumeen mugimenduaren lanaren inguruan arituko da, besteak beste.\ \ Hona hemen, gaian sartzen joateko, Jeanne-Rolanderen agerraldi labur bat:\ https://vimeo.com/124242072\