Hegoamerikako feminismoen inguruko hitzaldia izango da asteazkenean

Erabiltzailearen aurpegia Emakumeen Txokoa 2016ko ots. 15a, 09:21
\"Munduko feminismoak\" hitzaldi zikloaren baitan, Hegoamerikako feminismoen inguruan hitzaldia eskainiko du Ana Murciak Garaipen elkarteko kideak. Datorren asteazkenean, otsailak 17, izango da hitzaldia, Emakumeen Txokoan, 19:00etan hasita. Bertan, Hegoamerikako egungo korronte feminista ezberdinak eta beraien ideologia politikoa ezagutzeko aukera izango dugu, besteak beste.\ \ Munduko herrialde ezberdinetako emakumeen jokabideak eta borrokak aztertzeko garaian, ikuspegi etnozentrista batetik abiatzen gara gehienetan. Jendarte aurreratuago bateko parte garela eta pauso batzuk aurretik goazela uste izan dugu, besteak epaitzeko zilegitasun osoa dugula pentsatuz. Ideia horrekin apurtzeko, Latinoamerika, Magreb eta Afrika beltzeko emakumeen egoera ezagutzeko, feminismoaren korronte ideologiko ezberdinetara gerturatzeko....\"Munduko Feminismoak\" hitzaldi zikloa antolatu du Emakumeen Mahaiak.\