Badu sariduna Bertanek urtarrilean zozkatutako bi lagunentzako afariak

Bertan Azpeitiko Merkatarien Elkarteak, urtarrilean zehar elkarteko fideltasun txartelarekin erosketak egin dituztenen artean bi lagunentzako afaria zozkatu du. Irabazlea BegoƱa Albizu da, Gotain dendan eginiko erosketagatik. Mikel Uria jatetxean bi lagunentzako afariaz gozatu ahal izango du Bertan elkartearen eskutik.\ \ Zozketa hau hilero errepikatzen da, beraz, Bertan txartela erabiltzen dutenek bi lagunentzako afari bat irabazteko aukera izango dute otsailean ere. Gainera, Bertan txartela doakoa da, erosketa bonoengatik trukatu daitezkeen puntuak pilatzen ditu eta ordainketak hiru hilabe atzeratzeko aukera ematen du, inolako interesik ordaindu gabe. Txartela eskuratu nahi duenak Rural Kutxak Azpeitian duen bulegoan egin dezake, Foru Ibilbideko 10. zenbakian.