Karnabaletako argazkien erakusketa Sanagustinen

Joan den ostegunean, urtarrilaren 29an, zabaldu zuten karnabaletako argazkien erakusketa Sanagustin kulturgunean. Otsailaren 16ra arte egongo da zabalik eta azken urteetako karnabaletako argazki lehiaketara aurkeztutako argazkien artetik aukeratutako irudiak izango dira ikusgai.