Neguko ligako laugarren jardunaldia Eibarren

Erabiltzailearen aurpegia Izarraitz Igeri Elkartea 2016ko urt. 25a, 12:31
Izarraitz Igeri Elkarteko infantil eta junior igerilariek Neguko Ligako laugarren jardunaldia jokatu zuten zapatuan, urtarrilak 23, Eibarko Ipurua Kiroldegiko igerilekuan. \ \ Eibarko jardunaldian Jon Aizpuruk, Maialen Aizpuruk, Eva Astigarragak, Jone Goenagak, IƱaki Etxeberriak, Joanes Astigarragak, Asier Ganzarainek, Angela Ociok, Paula Urrestilla, Maialen Sudupek eta Maitane Goenagak hartu zuten parte. \ \ Entrenatzaileak ligako jardunaldi hauek test bezala hartzen ditu eta orokorrean denbora onak egiten ari dira taldeko igerilariak. Datorren astebukaeran hasita, txapelketa garrantzitsuak iritsiko dira eta bide horretatik segituz gero, emaitza onak lortuko dituzte Izarraitzeko igerilariek.\ \ Segi gogor prestatzen!\