Goiko postuetan jarraitu nahi dute

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak Futbol Taldea 2016ko urt. 22a, 10:09
Hirugarren mailako taldeak neurketa garrantzitsua jokatuko du larunbat honetan, hilak 23, Garmendipeko futbol zelaian. Aurrera Ondarroa taldearen aurka arituko da, 16:30ean hasita. \ \ Joan den asteko garaipenaren ondoren, sailkapeneko bigarren postuan kokatu dira Turrillasek zuzentzen dituen mutilak eta aurreneko postutik gertu daude. Bi puntura, hain zuzen ere. Berdin jarraitu nahi dute, gauzak ondo eginez, puntuak batuz eta ahal bada goiko postuetan jarraituz. Hala ere, neurketaz neurketa joan nahi dute, bakoitzari bere garrantzia emanez.\ \ Bestalde, partida ikustera joaten diren guztien artean zozketa egingo da. Horrela, Bi lagunentzako bazkari edo afaria, bi txuleta eta bi botila ardo zozkatuko dira, Kiruri jatetxearen eta San Sebastian harategiaren eskutik. \ \ Hemen asteburuan Garmendipen izango diren partidak:\ \ Ohorezko Kadeteak: Larunbata, 11:30, Lagun Onak - Mondragon\ Preferentea: Larunbata, 17:30, Lagun Onak - Mondragon\ Jubenil Neskak: Igandea, 12:00, Lagun Onak - Lazkao\ Jubenil Mutilak: Igandea, 17:30, Lagun Onak - Leioa\ \ Zorte on denei! Aupa Lagun!