Badu sariduna Bertanek abenduan zozkatutako bi lagunentzako afariak

Erabiltzailearen aurpegia Bertan Merkatari Elkartea 2016ko urt. 22a, 09:12
Bertan Azpeitiko Merkatarien Elkarteak, abenduan zehar elkarteko fideltasun txartelarekin erosketan egin dituztenen artean bi lagunentzako afaria zozkatu du. Irabazlea Felisa Arzallus da, Zabala harategian eginiko erosketagatik. Pastorkua jatetxean bi lagunentzako afariaz gozatu ahal izango du Bertan elkartearen eskutik.\ \ Zozketa hau hilero errepikatzen da, beraz, Bertan txartela erabiltzen dutenek bi lagunentzako afari bat irabazteko aukera izango dutela urtarrilean ere. Gainera, Bertan txartela doakoa da, erosketa bonoengatik trukatu daitezkeen puntuak pilatzen ditu eta ordainketak hiru hilabe atzeratzeko aukera ematen du, inolako inateresik ordaindu gabe. Txartela eskuratu nahi duenak Rural Kutxak Azpeitian duen bulegoan egin dezkae, Foru Ibilbideko 10. zenbakian.