'Urrats feminista' landuko da bihar, gaztetxean

Erabiltzailearen aurpegia Ernai 2016ko urt. 22a, 10:08
Bihar, larunbata, feminismoaren historiaz ikasteko eta gure praktikez hausnartzeko parada izango dugu Gaztetxean, 10:00etatik aurrera. Hasiera batean deialdia abenduaren 23rako egin bagenuen ere, hilabete atzeratu eta urtarrilaren 23ra aldatu genuen. \ \ Gizarte patriarkalak egunerokoan dituen eraginez jabetu eta horiek irauli ahal izateko, beharrezkoa dugu kontzientzia feminista garatu eta gure praktikak aldatzen hastea. Bidean egin beharreko urrats txiki bat izan nahi du mintegiak. Animatu, patriarkatua eraistea denon ardura da eta!