Sokamuturrerako koilara berriak

Erabiltzailearen aurpegia Zezen Beltz elkartea 2016ko urt. 12a, 16:24
Sokamuturrerako zezenarentzat koilara berriak dauzkagu, Espainiatik ekarrita. Iazko irailean Lodosan, sokako zezenaren kongresuan, koilara bat puskatu egin zen ustekabean eta, segurtasun neurriak zorroztuta, berrien bila hasi ginen. Garai batean Azpeitiko lantoki batean egokitzen zituzten: Karreranean. Tailer hura itxi zenean, Ordiziatik ekarri genuen koilara sorta bat: Perez larru-dendatik. Hura ere itxi zen, eta oraingoan Euskal Herritik kanpora jo behar izan dugu: Torrelavegara (Kantabria). Julian Fernandez Diazek egin dizkigu berriak, eta San Sebastian festetako saioetan estreinatuko dugu aurrena (datorren igandean eta bihar zortzi: http://uztarria.eus/komunitatea/zezenbeltz/1452115937). \ \ Argazki gehiago: http://www.zezenbeltz.com/index.php?option=com_lyftenbloggie&view=entry&year=2016&month=01&day=12&id=256:sokamuturrerako-koilara-berriak&Itemid=18