Gaztetxoentzat irteera antolatu du Lagun Onak Mendi Bazkunak iganderako

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak MB 2016ko urt. 12a, 10:13
Datorren iganderako, urtarrilak 17, gaztetxoentzat irteera antolatu dugu. Goizeko ibilaldia izango da eta 09:00etan irtengo gara anbulatorio aurretik. Zestoara joango gara aurrena eta handik Aizarnazabalera. Ondoren, Iraetara joango gara eta gero Azpeitira egingo dugu buelta. \ \ Izena emateko azken eguna urtarrilak 14, osteguna, izango da eta www.lagunonakmb.org webgunean egin behar da. \ \ Ibilaldi erraza da. Beraz, animatu parte hartzera!