Gipuzkoako pista estaliko txapelketen hasiera oso ona!

Erabiltzailearen aurpegia Xeye Atletismo Taldea 2016ko urt. 11a, 14:09
Joan den larunbatean, Donostian jokatu zen pista estaliko kadete, jubenil eta juniorren 2016ko txapelketako aurreneko jardunaldia. Bertan, taldeko lau kidek hartu zuten parte, emaitza itxaronpentsuak lortuz.\ \ Kadete mailan, gizonezkoen pisu jaurtiketan, Ekain Uzkudunek podiumean hirugarren postura igotzea lortu zuen, 11'16 metroko jaurtiketa egin ondoren, bere marka metrotik gora hobetuz. Kadeteen emakumeen 300 metroko lasterketan, urratsa laga nahiean, Eneritz Aramendi irten zen. Bere egun onena izan ez zen arren, 49 segundotan amaitzea lortu zuen.\ \ Jubeniletan, berriz, Aintzel Bereziartua gizonezkoetan eta Yania Tena emakumezkoetan irten ziren 200 metrotako lehian. Aintzel Bereziartuaren lehenengo aldia izan arren, bere seriean aurrena izatea lortu zuen. Irteera kaxkarra egin zuen, baina azkeneko ehun metrotan denak pasatzea lortu zuen, 24'91 segundotan amaituz. Horrela, Gipuzkoako txapelketako seigarren postuan kokatu zen. Yania Tenak, berriz, inolako presiorik gabe lortu zuen bere seriean lehenengo postua, 27'37 segundotan amaitu ondoren, bere marka segundo bat jaitsiz. Honek ere Gipuzkoako seigarren postuan kokatzea lortu zuen.\ \ Aurrera begira emaitza onak diren arren, hobeak lortzeko intentzioz lanean jarraituko dugu.