Mikel Aiestaran eta Karlos Zurutuza Ekialde Hurbileko egoeraz arituko dira datorren asteartean Sanagustinen

Mikel Aiestaran eta Karlos Zurutuza Ekialde Hurbileko egoeraz arituko dira datorren asteartean Sanagustinen.\ \ Azpeitiko Kultur Mahaiak, 'Hitza'-k, 'Uztarria'-k, Sanagustin kulturguneak, Erlo Telebistak eta Elkar-ekinek elkarlanean antolatu duten hitzaldiaren bidez, Ekialde Hurbila gertutik ezagutzen duten bi kazetariren azalpena entzuteko aukera izango dugu, Nekane Zinkunegik zuzenduko duen mahai-inguruan.\ \ Hitzaldia 19:00etan izango da Sanagustinen eta Erlo Telebistak zuzenean emango du, bertaratu ezin dutenek ere ikusteko parada izan dezaten.