San Silbestrea bertan da!

Erabiltzailearen aurpegia Xeye Atletismo Taldea 2015ko abe. 23a, 08:52
San Silbestre lasterketa bertan dugu, eta dortsalak agortzeko bidean dira. Azken egunak dira Internet bidez izena emateko, abenduaren 29an itxiko da, aste bat geratzen zaigu probarako!\ \ Egunean bertan ere izena emateko aukera izango da 15 euroren trukean, beti ere, dortsalak gelditzen baldin badira. Dena den, gure gomendioa da ahalik eta azkarren izena ematea.\ \ Animatu festa giroan 6 kilometro egitera. Osasuntsu, lagun artean, festa giroan, lasai edo bizi, baina giro bikainean!\ \ \ Probaren berrikuntzetako bat, 10:45-etan, Lasterketa irekia izango dugu, Txolarterekin elkarlanean antolatu dugu. Bertan edonork hartu lezake parte, 400 metroko ibilbide bat eginez, aniztasuna eta integrazioaren aldeko metroak izango dira, Txolartekoekin batera egingo ditugun hauek, animatu zaitezte!!!\ \ \ Dorsalik gabe ezin da proban parte hartu, derrigorrezkoa da izena ematea, gainerakoan arazo larriak sor daitezke.\ \ Aipatu baita ere, derrigorrezkoa dutela patinatzaileek kaskoa eta babesen erabilera proban parte hartu ahal izateko.\ \ Korrika izena emateko: http://www.kirolprobak.com/competicion_ficha.php?id=1433\ \ Patinetan izena emateko: http://xeyeat6.blogspot.com.es/\ \ Zozketetan 350 oparitik gora izango ditugu, aukera bikaina oparitxoren batekin etxeratzeko!!\ \ Bitartean, Gabon Zoriontsuak pasa ditzazuela opa dizuego Xeyeko taldekideok, urte bikaina izan da taldearentzako, asko hazten ari gara, emaitzak ere hortan ari dira, denon bultzadarekin atletismoan lekutxo bat egitea lortuz, ONGI IZAN GABONETAN ERE!!!\ \ \