Bi talderen artean 28.885 kilometro denboraldi batean

Iraurgi Saskibaloi Taldeko lehen bi taldeak, gizonen Sammic ISB eta emakumeen AƱares Rioja ISB, bidaia ugari ari dira egiten denboraldi honetan. Izan ere, Zilarrezko LEB mailan daude Iraurgiko gizonezkoak eta emakumeak, berriz, Emakumeen Lehen Mailan. Horregatik, eta egiten dituzten bidaiak tarteko, bi taldeen artean 28.885 kilometro egingo dituzte denboraldia amaitzerako. Gizonezkoek, besteak beste, Valentzian, Andaluzian, Galizian, Gaztela eta Leonen, Aragoin, Madrilen eta Katalunian jokatuko dituzte neurketak. Emakumeek, berriz, Aragoin, Galizian, Madrilen, Errioxan, Andaluzian zein Gaztela eta Leonen.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide