Ikasturteko lehenengo jantoki bejetarianoa izango dugu gaur, Gaztetxean

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Gaztetxie 2015ko abe. 11a, 08:08
Gaur, ostirala, ikasturteko lehenengo jantoki bejetarianoa izango dugu Gaztetxien. Ekimen honek izandako arrakasta ikusirik, gogotsu heldu nahi diogu aurtengoan ere, bertako produkuak oinarri, gure etxeetan ohikoak ez diren errezetak dastatzeko aukera eskainiz.\ \ Hasiera ezin hobea emateko, Paradisu Zinema zineklubarekin, Gazteria Sailarekin eta Sanagustin kulturgunearekin elkarlanean antolatutako ekimen batek lagunduko dio afariari: Creative commons film jaialdiaren baitako 'Gau Laburra' ekimenak.\ \ Bertan, Erika Olaizola eta Amancay GaztaƱagak eskuartean duten 'Zulo' laburmetraiaren nondik norakoak azalduko dizkigute, eta ondoren Creative Commons lizentzia duten film laburren proiekzioa izango dugu.\ \ Beraz, ez galdu egitarau honetaz gozatzeko aukera, giro goxo eta jatorra ez da faltako!