Badatoz Mendi Astea eta urteko batzarra

Datorren astean, abenduaren 15etik 18ra, izango dugu aurtengo neguko Mendi Astea. Hiru emanaldi prestatu ditugu: \ \ - Abenduak 15, asteartea: \'Shiva, Rowallingo abentura bat\', Manu Cordovaren eskutik. \ - Abenduak 16, asteazkena: \'Ametsetatik gailurretara\', Joseba Iztuetaren eskutik. \ - Abenduak 17, asteazkena: \'Muztag ata eskiekin\', Koldo Ruizen eskutik. \ \ Hiru saioak Lagun Onak MBren egoitzan izango dira, 21:00etan hasita. \ \ Mendi Astea abenduaren 18an, ostirala, bukatuko da, Urteko Batzar Nagusiarekin. Bertan aztertuko diren gaiak honakoak izango diira: \ \ 1. Lehendakariaren ongietorria. \ \ 2. 2015. urteko ekintzen balorazioa. \ \ 3. 2015. urteko diru kontuen aurkezpena eta onarpena. \ \ 4. 2016. urterako aurrekontuaren aurkezpena eta onarpena. \ \ 5. 2016. urterako ekintzen aurkezpena. \ \ 6. Lehendakari berriaren hautaketa eta Batzorde berriaren osaketa. \ \ 7. Galdera-erantzunak. \ \ Batzarra amaitzean afaria izango da. Bertan parte hartzeko aurrez izena eman behar da elkarteko tabernan. \ \ Etorriko zaretelakoan, agur bat.