Askatasun grinez, presoak etxera!

Erabiltzailearen aurpegia Ernai 2015ko abe. 3a, 11:21
Frantziar estatuak 19 urteko espetxe zigorra ezarri dio Josu Urbieta 'Pow'-ri, eta oso espetxe zigor gogorrak beste bost militanteri. Lehenik eta behin, muxu bana senide eta lagunei, eta besarkadarik beroena Pariseko ziegara. Maite zaitugu Pow!\ \ Frantziar esta espainiar estatuek inmobilismoan jarraitzen dute, ez dute azken bost urteetan gatazka konpontzeko urratsik eman, eta presoak bahitu politiko gisa darabiltzate, herri honen askatasun grina giltzapetu nahian. \ \ Momentu zail hauetan inoiz baino garrantzitsuagoa da burua hotz eta bihotza bero mantentzea. Gure maitasuna espetxe ziegetaraino eraman behar dugu, determinazioz herriko azken txokoraino joan preso politikoen kaleratzea aldarrikatzera eta Euskal Herriaren askatasunaren aldeko borrokan segundu oro jarraitu.\ \ Askatasunaren aldeko borrokalariek gazteon babesa izango dute beti. Zuek piztutako suak argitzen du bidea, eta ez gara nekatuko herri hau aske ikusi arte. Ez dugu atsedenik hartuko preso politikoak etxean izan arte! \ \ Gaur 19:00etan zita garrantzitsua dugu plazan. Presoak etxean nahi ditugula lau haizetara ohiukatuko dugu. Eta datozen aste eta hilabeteetan ere, badugu zer egin presoen giza eskubideak betearazi eta etxeratzea aldarrikatzeko.\ \ Maite zaitugu Pow!