Hasi dugu denboraldia

Erabiltzailearen aurpegia Xeye Atletismo Taldea 2015ko aza. 17a, 14:07
Denboraldia ofizialki hasi dugula esan dezakegu, eta leihaketei dagokionez, asteburu aberatsa izan dugula ere bai. Taldekide ugari izan dira tirantedun kamiseta jantzi eta hankei egur apur bat eman dietenak.\ \ Gipuzkoako Kros denboraldiari hasera emanez, taldeko 26 kide izan ziren Irunen. Azpimarratzeko datuak dira, alebin mailako nesketan taldeko 8 partaide izan baikenituen. Bi domina golkoratu zituzten Xeyeko atletek; kadete nesketan brontzea lortu zuen Ihintza Arakistainek eta alebin nesketan urrea Ainara Tenak.\ \ Hemen dituzue sailkapenak:\ \ http://gafatletismo.com/antbuspre.asp?cod=6488&nombre=6488&nodo=&sesion=1\ \ Ikaztegietako Kros herrikoian, berriz, laugarren izan zen Aitor Sotil eta zazpigarren Agustin Ruiz. Biek eeuren helburuak prestatzeko bidean, test ona izan zuten lasterketa hori.\ \ Azkenik, taldeko hiru kidek Burgoserainoko bidea egin zuten, bertan Atapuerkako Nazioarteko Krosean leihatzeko. Jon Perezek bere sasoi onenean egon ez arren, lasterketa ona osatu zuen, estatuko korrikalari azkarrenen inguruan sailkatuz. Jokin Lete eta Egoitz Arruti lasterketa herrikoian atera ziren. Jokinek lasterketa bikaina osatu eta 27. postuan helmugaratu zen. Postu aipagarria da, 640 parte-hartzaile izan baitziren lasterketa herrikoian.\ \ Besterik gabe, entrenatzen jarraitzea eta gozatzea geratzen zaigu!