Chiapaseko komunitate zapatisten inguruko hitzaldia, azaroaren 12an Sindikatu Zaharrean

Lumaltik elkarteko pertsonak eta Chiapasen begirale izandakoak izango dira hitzaldia emateaz arduratuko direnak. Cecilia Santiago aktibista mexikarra eta Santiago eta Xabier Yurramendi Lumaltik elkarteko kideak izango dira hitza hartuko dutenak. Ondoren, galderak egiteko eta iritziak emateko txanda irekiko da.\ \ Chiapasen abian den autoeraketa prozesuaz hitz egingo dute hizlariek, hango esperientziak kontatuz eta komunitate zapatistetan bizi duten egoera azalduz.\ \ Hitzaldia Sindikatu Zaharrean izango da, azaroaren 12an, 19:00etan.