Otarreen jabeak hasi dira agertzen

Bertan, Azpeitiko Merkatarien Elkarteak bideratutako 'Dendartean eta denon artean zero zabor' kanpainan zozketaturiko otarreen irabazleak hasi dira agertzen. Gaur goizean jaso du Anabel Iturraldek bere saria, zorionak! Ederra otarrea Makibar Fruta eta abar dendak prestatu diguna.\ \ Oraindik beste bost zenbaki saritu falta dira agertzeko. Produktu ekologikoz osaturiko otarreak zenbaki hauen jabeen zain daude: 9768 - 7634 - 2874 - 9385 - 3718.\ \ Zenbaki horien jabeek 688823944 telefonora deitu behar dute saria erreklamatzeko.