Grand Prixeko izen-ematea, ostegunera arte

Erabiltzailearen aurpegia Zezen Beltz elkartea 2015ko urr. 19a, 13:07
Datorren larunbatean (urriaren 24an) izango da Zezen Beltzen VII. asteburuko Grand Prix jolas lehiaketa, eta orain arte 26 lagunek eman dute izena. Ostegunean bukatuko da epea. Izena info@zezenbeltz.com edo elkartearen Facebook orrian eman daiteke. \ \ Lehen aldiz kuadrilen arteko lehiaketa izango da; puzgarriak, jokoak, eragozpen euskarriak... Zazpi proba izango dira: hiru, zezenekin egiteko; lau, zezenik gabe. \ \ - 17:00etan hasiko da, Azpeitiko zezen plazan. \ - Parte hartzeko 16 urtetik gorako laguna izan behar da. \ - Zezenak bolaztatuak eta txikiak izango dira, jolastekoak. Zelai Luze ganadutegia. \ - Sariak egongo dira. \ - Grand Prix ikuskizun enpresarekin batera antolatu dugu, iaz bezala. \ - Bukaeran, zezen txikiak egongo dira haurrentzat. \ - Sarrera: hiru euro. \ \ Zezen Beltz VII. asteburuko egitaraua: \ \ http://zezenbeltz.com/index.php?option=com_lyftenbloggie&view=entry&year=2015&month=10&day=15&id=243:datorren-astean-zezen-beltzen-vii-asteburua&Itemid=18