Ikusgai da barne saioaren bigarren erakusketa, Sanagustin kulturgunean

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Argazki Elkartea 2015ko ira. 30a, 08:06
Urte hasieran aukeratzen diren 12 gaien arabera, parte-hartzaileek hilero argazki bat aurkezten dute, eta hilaren bukaeran argazki guztiak elkarteko kideen artean baloratzen dira. Amaieran, parte-hartzaile bakoitzak bere argazkia nola eginda dagoen azaltzen du eta bertan direnen galderak erantzuten ditu.\ \ Kasu honetan, Sanagustinera gerturatzen den guztiak, 2014ko azken sei hilabeteetako argazki onenak ikusi ahal izango ditu. Erakusketa urriaren 13a arte egongo da ikusgai.