Soreasuko Elkargunea ostiral eta larunbatetan irekiko da aurrerantzean

Erabiltzailearen aurpegia Elkar-ekin 2015ko ira. 22a, 15:24
Soreasuko Elkargunea ostiral eta larunbatetan irekiko da aurrerantzean.\ \ Ostiraletan 16:00etatik 20:00etara izango gara bertan eta larunbatetan, berriz, 10:00etatik 13:30era. Momentuz lau proiekturekin abiatu dugu Elkargunea, baina aurrera begira herritarren parte-hartzearekin proiektua osatzen joatea da gure borondatea.\ \ Bigarren eskuko azoka:\ \ Mota guztietako produktuak ekartzeko eta eskuratzeko aukera izango da bertan. Besteak beste janztekoak, etxeko eta brikolajeko tresna elektrikoak, aisialdirako produktuak, etxeko osagarriak eta apaingarriak, liburuak, haurrentzako jostailuak, eta abar.\ \ Materiala Elkargunearen ordutegian jasoko dugu han bertan. Donazio bidezko materiala Gazte Informazio Bulegoan ere utz daiteke, bere ordutegiaren barruan (Udaltzaingoaren ondoan). \ \ Produktuak donazio bezala edo saltzeko ekarri daitezke. Saltzera ekarritako produktuen %30 Elkar-ekin taldearentzat geldituko da. Donazio bidez ekartzen den materiala modu merke batean jarriko da salgai herritar ororentzat eskuragarri. Ateratako dirua herrian proiektu sozialak bultzatzeko erabiliko da. Elkar-ekinek egiten duen lan guztia bolondresen lana da.\ \ Saltzera ekarritako produktuek gutxieneko prezioa izango dute: 3 euro. Nahi adina produktu ekarri ahalko da; arroparen kasuan, muga jartzeko aukera egon daiteke. Prezioa jabearen eta jasotzen dagoenaren artean adostuko dute.\ \ Produktua sei hilabetez egongo da saltzen. Norbaitek saldu ez den bere produktua lehenago eraman nahiko balu, horretarako aukera izango du. Prezioa jaitsi nahi badu, denbora horren barruan egin beharko du.\ \ Produktu handiak argazki bidez salduko dira, horretarako prestatuko dugun katalogoaren bidez.\ \ Jabeak produktua Elkargunera garbi eta txukun ekarri beharko du.\ \ Artisauak:\ \ Herriko artisauek beraien sormen lana erakutsi edo salduko dute Elkargunean, bere ohiko ordutegiaren barruan.\ \ Baserritarrek:\ \ Hainbat baserritarrek beraien saskiak eta elikagaiak banatuko dituzte, bezeroekin adosturiko ordutegian.\ \ Arropa bankua:\ \ Arropa dohainik banatuko zaie pobrezia egoeran bizi diren herritarrei. Horretarako, Udaleko Gizarte Zerbitzuen zerrendak erabiliko dira, dena modu ordenatuan egiteko. Urrian abiatuko da arropa bankua.