Gorka Azkune 'Jakinduriek mundue erreko dau' saioan

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2015ko ira. 22a, 09:59
'Jakinduriek mundue erreko dau' izeneko saioa eskainiko dute bost zientzialarik eta hiru bertsolarik datorren zapatuan, irailak 26. Bilboko Bizkaia aretoan izango da EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak antolatutako ekitaldia, eta bertan hartuko du parte Gorka Azkune azpeitiarrak.\ \ 18:00etan hasita, bost zientzialariek azalpen laburrak emango dituzte gai banaren bueltan. Hamar minutuko hitzaldi laburrak izango dira, eta argia, astronomiaren egungo egoera, adimen artifiziala eta ergatiboa izango dituzte hizpide. Kike Amonarrizen laguntzarekin informazioa deskodetu eta zientzia gai horien inguruko bertsoak osatu beharko dituzte bertsolariek.\ \ Gorka Azkune Deustuko Unibertsitateko ikertzailea eta irakaslea da. Adimen artifizialean da aditua azpeitiar informatikaria, eta horretaz ariko da 'Neurona sareak adimen artidiziala eratzeko' izenburudun hitzaldian. \ \ Hemen, egitaraua osorik: http://zientziakaiera.eus/ekitaldia/2015/09/26/jakinduriek-mundue-erreko-dau/\