Bertako elikagai ekologikoekin egindako bazkaria izango da zapatuan Gaztetxean

Joan den ikasturtean abiaturiko jantoki begetarianoari jarraipena emanez, bazkaria antolatu dute Gaztetxeko lagunek larunbat honetarako. Goizeko azokan parte hartuko duten baserritarren produktuak prestatuko dituzte, eta honakoa izango da menua: \ \ - Kalabaza krema\ - Tumaka tostadatxoak\ - Pistoa kux-kuxaz\ - Sagarraren krumblea\ - Kafea edo infusioa\ \ Bazkaria 14:30ean hasiko da eta amaieran borondatea eskatuko da gastuei aurre egiteko.