Preso, iheslarien eta deportatuen eskubideen aldeko elkartasun soka osatuko dugu gaur

Erabiltzailearen aurpegia Haujijijai Batzordea 2015ko uzt. 24a, 10:17
\"Marea Arroxaren indarraz, euskal preso, iheslari eta deportatuak etxeratzera goaz!\" lelopean, elkartasunaren soka osatuko dugu gaur, ostirala, 19:00etan, plazan. Ondoren, 19:30ean, ekitaldia egingo dugu. Bertan, musika, poesia eta aldarriak ez dira faltako. Behin ekitaldia bukatutakoan, luntxa izango da musikaz alaituta.\ \ Dei egiten diogu herritar orori antolatu diren ekimenetan parte hartzera, Euskal preso, iheslari eta deportatuen giza eskubideak bermatuak izan daitezen. \ \ Guztion artean indartu dezagun guztiak etxeratuko dituen marea arroxa!